Gijongo Sporting B taldea gidatuko du Aitor Zulaikak

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 3a, 14:50

Aitor Zulaika.

Azpeitiarra Espainiako Hirugarren Mailako taldearen entrenatzailea izango da 2023-2024 denboraldian. Zulaikak ibilbide oparoa du entrenatzaile lanetan; 2022 bukaerara arte, Real Union gidatzen aritu zen.

Aitor Zulaika futbol entrenatzaile azpeitiarrak Gijongo Sporting B taldea gidatuko du 2023-2o24 denboraldian. Gaur eman du Asturiasko klubak fitxaketaren berri, Zulaika Espainiako Hirugarren Mailako taldearen entrenatzailea izango dela iragarrita.

Azpeitiarrak ibilbide oparoa du futbol entrenatzaile lanetan. Hain zuzen ere, Espainiako Hirugarren Mailako, Espainiako Bigarren B Mailako nahiz RFEF Lehen Mailako hainbat taldetan aritutakoa da, hala nola Lagun Onaken, Sestao Riverren, Reala Bn nahiz Real Unionen. Gainera, 2020tik 2022ra Real Unionen aritu zen, RFEF Lehen Mailan, baina kontratua bukatu aurretik kendu zuten kargutik, taldearen emaitza kaskarrak tarteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide