Donosti Cup futbol txapelketaren partidak jokatuko dituzte egunotan Garmendipe zelaian

Andoni Elduaien 2023ko uzt. 3a, 15:18

Iaz ere jokatu zituzten Donosti Cupeko partidak Garmendipeko belar artifizialdun zelaian. (Mailo Oiarzabal)

Ostiralera bitartean jokatuko dituzte futbol partidak Garmendipe futbol zelaian. Azpeitian bezala, eskualdeko beste lau herritan ere jokatuko dituzte; hain zuzen, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian.

Martxan da Donosti Cup futbol txapelketa, eta iaz bezala, aurten ere Azpeitian jokatuko dituzte txapelketa horren partidak. Bihartik ostiralera, hilak 7, bitartean jokatuko dituzte partidak Garmendipe futbol zelaian. Aurten, 23 herrialdetako 863 talde bilduko ditu txapelketak eta horietako batzuk Azpeitian izango dira aste honetan.

Azpeitiko Garmendipen bezala, eskualdeko beste zenbait herritan ere jokatuko dituzte txapelketaren partidak. Zehazki, Orioko Mendibeltz, Zarauzko Asti, Zestoako Iraeta eta Zumaiako Aita Mari futbol zelaietan arituko dira Euskal Herriko eta nazioarteko dozenaka talde.

Hona hemen Azpeitian jokatuko dituzten partida guztien zerrendak:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide