Perez Arregi plazatxoko komun publikoa lekualdatzen ari dira

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 4a, 08:51

Komuna lekualdatzeko lanak egiten ari dira. (Kris Fernandez)

Plazatxoaren aurreko lorategian ari dira birkokatzen komuna. Egunotan ari dira orain arte plazaren beste aldean, Erdikalearen barrenean, zegoen komuna lekuz aldatzeko lanak egiten.

Erdikalearen barrenean, Perez Arregi plazatxoan, kokatuta zegoen komun publikoa lekuz aldatzen ari da udala. Metro batzuk baino ez dute mugitu komuna; izan ere, plazatxoaren aurreko lorategian ari dira birkokatzen. Egunotan ari dira komuna han jartzeko lanak egiten, eta beraz, horiek bukatu artean ez da erabilgarri izango.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide