Oriora goiz ibilaldia antolatu du Baigerak hilaren 22rako

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 5a, 08:30

Orioko plaza.

Txangora joan nahi dutenek hilaren 19a baino lehen eman beharko dute izena, Baigeraren bulegoan.

Oriora goiz ibilaldia antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak hilaren 22rako, zapatua. Goizean, 08:30ean aterako da autobusa San Martin egoitzaren paretik Oriora, eta han goiza igarota, 14:00etan, bazkaria egingo dute Zaharren Babeslekuan.

Txangora joan nahi dutenek hilaren 19a baino lehen eman beharko dute izena, Baigeraren bulegoan. Parte hartzaileek hogei euro ordaindu beharko dute bazkaria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide