Udalekuetako gaztetxoek San Fermin Txiki Eguna ospatuko dute ostiralean

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 5a, 09:00

San Fermin Txiki egun bateko irudia.

Suziria botata, txikienek Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan egingo dute entzierroa, eta gainerakoek,  Alde Zaharrean barrena. Udalekuetako lehen txandako azken eguna, beraz, zuri-gorriz jantzita eta entzierroa irudikatuz bukatuko dute haurrek.

Udal udaleku irekietako haurrek eta gaztetxoek San Fermin Txiki eguna ospatuko dute ostiralean, San Fermin egunean. Udalekuetako lehen txandako azken eguna, beraz, zuri-gorriz jantzita eta entzierroa irudikatuz bukatuko dute horiek.

Suziria botata, 12:00etan ekingo diote entzierroari HH2ko eta HH3ko haurrek; horiek Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan egingo dute. Aldiz, HH4. mailatik LH4. mailara arteko gaztetxoek Alde Zaharrean barrena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide