Energia Beriztagarrien LPSari alegazioak aurkezteko mahaia jarri du Sañu Bizirikek azokan

Mailo Oiarzabal 2023ko uzt. 4a, 15:55

Herritar bat sinatzen, gaur goizean, Sañu Bizirik taldekoek jarritako mahaian. (Sañu Bizirik)

Datozen bi astearteetako azoketan ere jarriko dute, eta datozen bi zapatuetan –hilaren 8an eta 15ean– ere bai.

Uztailaren 20an bukatuko da besteak beste Urola eskualdean "zentral eoliko eta fotovoltaiko handiak " eraikitzeko aukera jasotzen duen Eusko Jaurlaritzaren Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari (LPS) alegazioak aurkezteko epea. Joan den asteburuan aurkeztu zuen Sañu Bizirik taldeak LPS horri kontra egiteko, herritarrak informatzeko eta alegazioak biltzeko kanpaina; eta gaur, astearteko ohiko azoka egunarekin batera, jarri dute lehen aldiz Azpeitian "alegazio herritar" bat aurkezteko sinadurak jasotzeko mahaia.

Hilaren 20ra bitartean, datozen bi astearteetako azoketan ere jarriko dute mahaia, eta datozen bi zapatuetan –hilaren 8an eta 15ean– ere bai, plazan. Horrez gain, Haginpe eta Urtzi tabernetan ere eskura dituzte herritarrek alegaziorako orriak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide