Hasi dituzte Donosti Cup futbol txapelketaren partidak Garmendipen

Ihintza Elustondo 2023ko uzt. 4a, 17:33

Gaur arratsaldean hasi dituzte txapelketaren neurketak Garmendipe futbol zelaian, eta ostiralera bitartean jokatuko dituzte. Aurten, 23 herrialdetako 863 talde bilduko ditu txapelketak, eta horietako batzuk Azpeitian izango dira egunotan.

Martxan da Donosti Cup futbol txapelketa, eta iaz bezala, aurten ere Azpeitian jokatuko dituzte txapelketa horren zenbait partida. Hain zuzen ere, gaur arratsaldean hasi dituzte norgehiagokak Garmendipe futbol zelaian, eta ostiralera –uztailak 7– bitartean ariko dira nor baino nor hainbat talde. Aurten, 23 herrialdetako 863 talde bilduko ditu txapelketak, eta horietako batzuk Azpeitian izango dira datozen egunetan.

Azpeitiko Garmendipen bezala, eskualdeko beste zenbait herritan ere jokatuko dituzte txapelketaren partidak. Zehazki, Orioko Mendibeltz, Zarauzko Asti, Zestoako Iraeta eta Zumaiako Aita Mari futbol zelaietan arituko dira Euskal Herriko eta nazioarteko dozenaka talde.

Hona hemen Azpeitian jokatuko dituzten partida guztien zerrendak:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide