Philipsenek bigarrena, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2023ko uzt. 4a, 18:07

Atzo Baionan bezala, gaur Nogaron ere esprintean erabaki da Frantziako Tourraren laugarren etapa. Eta atzo bezala, gaur ere Jasper Philipsen (Alpecin-Deceuninck) izan da azkarrena; Pogacar (286 taldetatik 284n dago) eta Vingegaard (282) Tourra irabazteko faborito nagusien atzetik, Philipsen (236) da txirrindulari aukeratuenen artean hirugarrena Uztarriaren aurtengo Pourran, eta esprinterren artean lehena; azken zerrenda horretan bigarrena, Fabio Jakobsen (158 taldetan ageri da), erori egin da gaurko ailegaeran.

Sailkapen nagusian, Adam Yatesek eusten dio lehen etapan lortu zuen lidergoari Tourrean. Uztarriaren Pourran, aldiz, lau etapa, eta beste horrenbeste talde igaro dira lehen postutik; gaurkoaren ondoren, Marki taldea dago buruan. Hau da laugarren etaparen osteko Pourraren sailkapena; eta hau, saridunen behin-behineko zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide