Eduki babestua

Eneritz harategia Urrestillan, zerbitzuak bertatik bertara

Erredakzioa 2023ko uzt. 5a, 12:41

Pauso bat gehiago emanez, orain, Enkarguk zerbitzuarekin bat egin du Eneritz harategiak, eta aukera gehiago eskaintzen dizkio Urrestillari.

Azpeitiko Udalaren eta Ederto-Harakel Gipuzkoako Harakinen Elkartearen laguntzei esker zabaldu zuen duela hilabete gutxi Eneritzek harategia Urrestillan. Urte batzuetan harategirik ez izan ondoren, "zerbitzu oso garrantzitsua da Urrestillarentzat harategia izatea berriro", azaldu du Xabi Aldalur Bertan merkatari elkarteko teknikariak.

Aurrez esperientzia bazuen Eneritzek harakin gisa, eta hartutako erabakiarekin gustura agertu da, "gainera, oso ondo hartu naute urrustildarrek". Pauso bat gehiago emanez, orain, Enkarguk zerbitzuarekin bat egin du Eneritz harategiak, eta aukera gehiago eskaintzen dizkio Urrestillari. Izan ere, Eneritz harategiko produktuak Azpeitian jasotzeko aukeraz gain, "Azpeitiko saltokietako produktuak harategian jasotzeko aukera izango da aurrerantzean", adierazi du Enkarguk zerbitzuko Usoa Etxeberriak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide