Uztaileko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Manolo Aizbitarte eta 'Komantxe'

Maialen Etxaniz 2023ko uzt. 5a, 18:30

Datozen egunetan hasiko da Uztarria uztaileko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Ohi bezala, askotariko elkarrizketa eta erreportajeak landu ditu Uztarriak labetik atera berri den alean, eta landutako edukien artean da Manolo Aizbitarte Maolori kaleratu berri duen bakarkako lanaz egindako elkarrizketa.

Jotakie, Fundiziyue edota M musika taldeetako kidea izandakoa da Manolo Aizbitarte. Musika ibilbide oparoa du, baina azken urteetan ezin izan dio musikari nahi beste denbora eskaini. Hala ere, sortzen jarraitu du. Orain, bakarkako lehen proiektua kaleratu du, etxean ekoiztutakoa eta mezuz jantzitakoa: Komantxe

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide