Hindleyk etapa eta horia mendiko lehendabizikoan, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2023ko uzt. 5a, 17:31

Bosgarren etaparekin iritsi da Tourra Pirinioetara, eta sari bikoitza izan du Jai Hindleyk (Bora-Hansgrohe) mendiko lehen etapan: Larunseko helmugan aurrena izan da, eta gainera, maillot horia jantzi du; 47 segundoko aldea kentzen dio Jonas Vingegaardi, etapako beste protagonistari.

Uztarriaren Pourran, laugarren txirrindulari aukeratuena da aurten Hindley; 222 taldetan dago. Pourraren taldeen sailkapenak gaur ere aldaketak izan ditu buruan: Mesinako Marrazoa taldea dago orain lehen postuan; honela dago, bestalde, saridunen behin-behineko zerrenda.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide