Landareak birsortzeko tailerra izango da igandean Ekoetxean

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 11a, 08:06

Landareen inguruko tailer bateko irudia.

Landareak birsortzeko teknikak probatuko dituzte parte hartzaileek. Saioa haurrei eta haien familiako kideei zuzendutakoa da. Parte hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko da.

Ekoetxean familiei zuzendutako beste tailer bat izango da igandean. Hain zuzen ere, landareak izango dituzte parte hartzaileek lanabes; landareak birsortzeko teknikak ikasi ahal izango dituzte.

Edozein haurrek eta haien familiako kideek parte hartu ahal izango dute saioan. Zehazki, 7 urtetik beherako haurrek heldu batekin joan beharko dute tailerrera. Saioa 10:30etik 12:00etara izango da, eta parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman beharko da: honako lotura honetan dago horretarako aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide