Ibilgailuentzat itxita dago Artzubiko zubitik Errebalera arteko bidea

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 6a, 09:26

Errebalean ari dira garabia kentzen. (Julene Frantzesena)

Bustinzuriko Errebalean eraikitzen ari diren babestutako etxebizitzen obrak tarteko gaur egun osoan izango da errepidea itxita. Zehazki, garabia ari dira kentzen eremu horretatik.

Bustinzuriko Errebalean egiten ari diren babestutako etxebizitzen obrak tarteko, gaur egun osoan itxita egongo da Artzubiko zubitik Errebalera arteko errepidea. Garabia kentzen ari dira kale horretan, eta beraz, ibilgailuek ezingo dute eremu horretatik igaro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide