Jagoba Beobidek Real Unionen jarraituko du datorren denboraldian

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 6a, 16:27

Jagoba Beobide futbolaria. (Real Union)

Beobide eta Real Union kontratua beste denboraldi batez luzatzeko akordiora iritsi dira, eta gaur eman du horren berri taldeak. Azpeitiarrak Irungo taldean egingo duen  zazpigarren denboraldia izango da datorrena. 

Jagoba Beobide futbol jokalari azpeitiarrak Real Union futbol taldearekin zuen kontratua berritu du, eta ondorioz, Irungo taldean jokatuko du 2023-2024 denboraldian ere. Beobide eta Real Union kontratua beste denboraldi batez luzatzeko akordiora iritsi dira, eta gaur eman du horren berri taldeak. Horrenbestez, erdilari azpeitiarrak RFEF Lehen Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian ere.

Azpeitiarrak Irungo taldean egingo duen zazpigarren denboraldia izango da datorrena. Izan ere, 2008tik 2012ra hiru denboralditan aritu zen talde horretan, eta ondoren, beste hainbat taldetan jokatu ostean, Real Unionera itzuli zen Beobide 2019an; ordutik talde horretan jokatzen du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide