San Fermin bezpera maskararik gabe, aspaldiko partez

Mailo Oiarzabal 2023ko uzt. 6a, 17:16

"Senideentzat, langileentzat eta batez ere egoiliarrentzat garai berri bat" ireki delako pozik agertu dira egoitzako kideak, eta gaur eguerdian txupinazoaren bueltan egin duten festaren irudiak zabaldu dituzte.

San Fermin bezperako txupinazoa festa giroan ospatu dute aurten ere San Martin egoitzan. Poz bikoitzarekin ospatu dute, ordea, gaurko festa egoiliarrek, senideek eta langileek.

Izan ere, aspaldiko partez, maskara beharrik gabe eta elkarren aurpegiak eta irribarreak ikusiz ospatu ahal izan dute uztailaren 6a. Gaurkoa "berezia" izan dela aitortu dute egoitzako arduradunek. "Senideentzat, langileentzat eta batez ere egoiliarrentzat garai berri bat" ireki delako pozik agertu dira, eta gaur eguerdian txupinazoaren bueltan egin duten festaren irudiak zabaldu dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide