Pogacar nagusi, Vingegaard lider, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2023ko uzt. 6a, 17:31

Pirinioetako etapa nagusiak lider aldaketa ekarri du berriro Tourrera. Atzo ez bezala, Tadej Pogacar izan da gaur bi faborito nagusien artean indartsuena, eta beraknirabazi du Cauteretsen, Vingegaard atzean utzi ondoren. Hala ere, danimarkarrak jantzi du gaur Hindleyk galdu duen maillot horia.

Gori-gorian dago Tourra irabazteko lehia, eta Uztarriaren Pourrak ere badu emozioa. Hala ere, aurten lehen aldiz, taldeen sailkapenak ez du aldaketarik izan buruan; atzo bezala, Mesinako Marrazoa dago gaur ere lehen tokian. Honela dago, bestalde, saridunen behin-behineko zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide