Hondakinei buruzko ipuin kontaketa izango da igandean Ekoetxean

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 7a, 08:00

Ekoetxea.

Ondoko hondakinak ondo? izenburupean izango da Ixabel Agirresaroberen emanaldia, 10:30ean hasita. Saioa irekia izango da.

Hondakinak gai hartuta, Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa izango da igandean Ekoetxean. Hain zuzen, Ondoko hondakinak ondo? izenburupean eskainiko du emanaldia, 10:30ean hasita. Saioa irekia izango da, eta beraz, nahi duten herritar guztiek izango dute hara joateko aukera, aurrez honako lotura honetan eman izena emanda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide