Laboaren omenez egindako murala berritzen ari dira

Unax LarraƱaga 2023ko uzt. 7a, 09:17

Hasi dituzte murala margotzeko lanak. (Unax LarraƱaga)

2018tik Goikokalean zegoen horma irudia ari dira berritzen, denboraren poderioz kaltetuta zegoelako. Jose Luis Zumeta margolariaren lan baten erreplika da irudia, eta egunotan ari dira berritzen.

Mikel Laboa musikariaren omenez egindako murala berritzen ari dira Kulturaz kooperatibako kideak egunotan. Duela bost urte margotu zuten lehen aldiz horma irudia Goikokalean kokatutako paretan, eta zaharkituta zegoen dagoeneko. Hain zuzen ere, 2018an Kulturaz kooperatibak eta Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatu zuten Laboaldiaren barruan egin zituzten Zumetak egindako Mikel Laboaren argazkia margotzeko lanak. Olatz Alkorta artistak eta Kultur Mahaiako kideek egin zuten murala, eta hantxe dago musikari zenaren irudia orduz geroztik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide