Philipsenek hirugarrena Bordelen, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2023ko uzt. 7a, 17:21

Hirutik hiru. Jasper Philipsen da 2023ko Frantziako Tourreko esprinterrik indartsuena, orain artekoan behintzat. Pirinioen ondoren, Mont de Marsan eta Bordele arteko etapa laua izan dute gaur txirrindulariek; Bordelen, aurtengo edizioko hirugarren esprinta jokatu dute, eta aurreko biak bezala, Philipsenek irabazi du gaurkoa ere, Cavendish gertu izan duen arren.

Tourraren sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta Vingegaardek jarraituko du horiarekin. Uztarriaren Pourran, aldiz, Marki taldeak hartu du burua gaur: hemen, taldeen sailkapena; eta hemen, saridunen behin-behineko zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide