Azpeititik igaro da Ehunmilak mendi lasterketa

Ihintza Elustondo 2023ko uzt. 8a, 10:08

Atzo, ostirala, 18:00etan ziren abiatzekoak korrikalariak Beasaindik (Gipuzkoa), baina ekaitz arriskua tarteko, bi orduz atzeratu zuten irteera unea. Beraz, hasiera batean lehen korrikalariak Azpeitira 23:50 aldera iristekoak baziren ere, pare bat ordu geroago, 02:00 aldera iritsi dira.

Goizeko ordu txikietan iritsi da Ehumilak proba ezaguna Azpeitiko lurretara. Atzo, ostirala, 18:00etan ziren abiatzekoak korrikalariak Beasaindik (Gipuzkoa), baina ekaitz arriskua tarteko, bi orduz atzeratu zuten irteera unea. Beraz, hasiera batean lehen korrikalariak Azpeitira 23:50 aldera iristekoak baziren ere, pare bat ordu geroago, 02:00 aldera iritsi dira. Azoka Plazan izan dute anoa gunea parte hartzaileek. Azpeitian indarrak hartuta, Errezil aldera joan dira korrikalariak.

Urteroko gisan, Azkoitiko, Azpeitiko eta Errezilgo lurretatik igaro da proba, eta asko dira 168 kilometroko lasterketan parte hartzen ari diren eskualdeko biztanleak. Hona hemen Azpeitiko hiru partaiderekin hitz eginda osatutako erreportajea.

(Argazkiak: Lagun Onak mendi bazkuna)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide