Loiolako Iñigoren berri izan dute hainbat lagunek gaurko bisita gidatuan

Ihintza Elustondo 2023ko uzt. 8a, 17:02

Bisita gidatua hasi duten unea, Loiolan. (Ihintza Elustondo)

Loiola Iñigoren ume eta gaztaroan izeneko bisita egin dute dozena inguru lagunek, 12:00etan Loiolako turismo bulegotik abiatuta. Besteak beste, Kataluniatik, Madrildik eta Valentziatik (Herrialde Katalanak) bertaratu dira bisitariak.

Iraurgi Berritzen garapen agentziaren Urola Turismoa Turismo Sailak bisita gidatuak antolatu ditu uda sasoirako, eta gaur, larunbata, egin dute saio horietako bat. Hain zuzen ere, Loiola Iñigoren ume eta gaztaroan izeneko bisita egin dute dozena inguru lagunek, 12:00etan Loiolako turismo bulegotik abiatuta. Gaztelaniaz izan da gaurko saioa, eta besteak beste, Kataluniatik, Madrildik eta Valentziatik (Herrialde Katalanak) bertaratu dira bisitariak. Vicente Davila aritu da horiei azalpenak ematen. Bihar bisita bera euskaraz egiteko aukera izango da, ordu eta leku beretik abiatuta.

Uztailean eta abuztuan egingo dituzte bisitak, Loiola Bailara, historia eta paisaia bazterrak izenburupean. Kultur ondarea, bailararen historia eta inguruko paisaia ardatz hartuta, herritarrei "kultur bizipena eskaintzea" dute helburu bisitek. Aurten, bisita gidatuak euskaraz eta gaztelaniaz egiteko aukera izango da. Asteburu bakoitzean, bi bider egingo dute bisita berbera, egun batean euskara hutsean, eta bestean, gaztelera hutsean.

Bisitetan parte hartzeko epea zabaldu dute dagoeneko. Horretarako, 943-15 18 78 telefono zenbakira deitu, 688 75 94 29 telefonora whatsapp mezu bat bidali edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora mezu bat bidali beharko da.

Hona hemen datozen bisiten egitaraua:

  • Uztailak 15-16: Mudejar artearen ibilbidea: Azkoitia, Loiola, Azpeitia.
    • Irteera: Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren atarian, 11:00etan.
    • Iraupena: bi ordu. Ibilbidea herrian eta naturan zehar.
    • Hizkuntza: uztailaren 15ean, gazteleraz; uztailaren 16an, euskaraz.
  • Uztailak 23: Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua.
    • Irteera: Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren atarian, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi. Ibilaldi laburra herrian.
    • Hizkuntza: euskaraz.
  • Uztailak 30: Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua.
    • Irteera: Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren atarian, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi. Ibilaldi laburra herrian.
    • Hizkuntza: gaztelaniaz.
  • Abuztuak 2-3: Loiola: San Ignazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
    • Irteera: Loiolako turismo bulegoan, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi.
    • Hizkuntza: abuztuaren 2an, gazteleraz; abuztuaren 3an, euskaraz.
  • Abuztuak 5-6: Antxietarrak Azpeitian.
    • Irteera: Urrestillako parrokiako atarian, 12:00etan. (Aukerako topagunea: Azpeitiko parrokian 13:00etan)
    • Iraupena: bi ordu. Lau kilometroko ibilaldi laua.
    • Hizkuntza: abuztuaren 5ean, euskaraz; abuztuaren 6an, gazteleraz.
  • Abuztuak 9-10: Loiola: San Ignazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
    • Irteera: Loiolako turismo bulegoan, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi.
    • Hizkuntza: abuztuaren 9an, gazteleraz; abuztuaren 10ean, euskaraz.
  • Abuztuak 12-13: Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua.
    • Irteera: Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren atarian, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi. Ibilaldi laburra herrian.
    • Hizkuntza: abuztuaren 12an, euskaraz, eta abuztuaren 13an, gazteleraz.
  • Abuztuak 16-17: Loiola: San Ignazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
    • Irteera: Loiolako turismo bulegoan, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi.
    • Hizkuntza: abuztuaren 16an, gazteleraz; abuztuaren 17an, euskaraz.
  • Abuztuak 19-20: Loiola gehiago. Inaziotar ibilbide bat.
    • Irteera: Madalena Ospitalean, 12:00etan.
    • Iraupena: bi ordu. 2,5 kilometroko ibilaldi laua.
    • Hizkuntza: abuztuaren 19an, euskaraz; abuztuaren 20an, gazteleraz.
  • Abuztuak 23-24: Loiola: San Ignazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
    • Irteera: Loiolako turismo bulegoan, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi.
    • Hizkuntza: abuztuaren 23an, gazteleraz; abuztuaren 24an, euskaraz.
  • Abuztuak 26-27: Mudejar artearen ibilbidea: Azkoitia, Loiola, Azpeitia.
    • Irteera: Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren atarian, 11:00etan.
    • Iraupena: bi ordu. Ibilbidea herrian eta naturan zehar.
    • Hizkuntza: abuztuaren 26an, euskaraz; abuztuaren 27an, gazteleraz.

Bisita gidatuei buruzko informazio guztia, hemen.

Bisita gidatuaren une bat. (I. E.)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide