Zortzigarren etapa osatu du gaur Tourrak, Libourne eta Limoges artean; eta laugarrenez, esprintean erabaki da irabazlea. Baina aurreko hiru esprintetan ez bezala, gaur ez du Jasper Philipsenek irabazi: Mads Pedersenek (Lidl-Trek) hartu dio aurrea Philipseni helmugan. Beste esprinter batek, Mark Cavendishek, utzi egin behar izan du lasterketa, erori eta min hartuta.
Sailkapen nagusian aldaketarik ez gaur Tourrean, baina bai Pourran. Juanamari Guapa taldea dago orain taldeen sailkapenaren buruan; eta honela dago saridunen behin-behineko zerrenda.