Eguneko ihesaldi jendetsuko kide, Michael Woodsek (Israel-Premier Tech) irabazi du Puy de Domeko tontorrean. Haren atzetik helmugara iritsi diren hurrengo bederatzi txirrindulariak ere (Uztarriaren Pourrean egunero puntuak ematen dituzten postuak) ihesaldian Woodsen kide izandakoak izan dira. Tourreko sailkapen nagusiaren borrokan dabiltzan txirrindulariek atzean egin dute beren borroka partikularra eta, horrenbestez, Pourrak puntu gutxi banatu ditu gaur: Woods bera (bi taldetan), hirugarren izan den Mohoric (talde bakarrean), zazpigarren izan den Lutsenko (hiru taldetan) eta hamargarren izan den De la Cruz (talde bakarrean) izan dira gaurko puntu apurrak eman dituzten txirrindulariak.
Horrenbestez, taldeen sailkapenaren buruan aldaketarik ez da egon, eta Juanamari Guapak jarraitzen du lehen tokian; eta honela dago saridunen behin-behineko zerrenda.
Bihar, Tourrak aurtengo lehen atseden eguna hartuko du, eta Pourrak ere bai.