Herriko hiru haur parke, berrituta eta erabilgarri

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 10a, 10:51

Balentina Agirre plazako parkea. (Azpeitiko Udala)

Etxe Alai auzuneko, Balentina Agirre plazako eta Iñaki Azpiazu kaleko parkeak eraberritu ditu hilabeteotan udalak, eta dagoeneko erabilgarri daude horiek.

Herriko hiru haur parke berritu berri ditu Azpeitiko Udalak. Etxe Alai auzuneko, Balentina Agirre plazako eta Iñaki Azpiazu kaleko parkeak eraberritu ditu hilabeteotan erakundeak, eta dagoeneko erabilgarri daude horiek.

Herrian 31 haur parke daude guztira, eta horiek berritzen ari da udala pixkanaka. Lehenik Etxe Alai auzokoa berritu zuten, gero Iñaki Azpiazu kalekoa eta lehengo astean bukatu zituen Balentina Agirre plazako parkea berritzeko obrak. Orotara, 151.024 euroko inbertsioa egin du udalak Montajes Gerra SL enpresak –lehiaketa publiko bidez esleitu zituen lanak– egin dituen eraberritze lanetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide