Administrazio orokorrerako hirigintza teknikaria kontratatuko du udalak

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 11a, 09:40

Alde Zaharra. (Maialen Etxaniz)

Aldi baterako lan eskaintza da erakundeak Lanbideren bidez kontratatuko duena. Lan eskaintzan izena emateko beharrezkoa izango da zuzenbidean lizentziatua edo graduatua izatea.

Administrazio orokorrerako hirigintza teknikaria kontratatzeko prozesua jarri du martxan Azpeitiko Udalak. Aldi baterako lan eskaintza da erakundeak Lanbideren bidez kontratatuko duena.

Lan eskaintzan izena emateko beharrezkoa izango da zuzenbidean lizentziatua edo graduatua izatea eta euskarazko laugarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea edukitzea.

Lanpostuarekiko interesa dutenek uztailaren 17ra arte (egun hori barne) izango dute izena emateko aukera, Lanbideren bidez. Gainera, Lanbiden aurkeztutako curriculumeko merituen dokumentazioa eta betetako eskaera orri –Azpeitiko Udalaren webgunean eskura daiteke orria– udaletxean aurkeztu beharko dituzte herritarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide