Dantzarako abagunea izango da gaur gauean Sanagustinen

Ihintza Elustondo 2023ko uzt. 14a, 08:30

Dantzaleku egitasmoaren barruko emanaldi bateko irudia.

Hilero legez, areto dantzak egiteko aukera izango dute herritarrek, 23:00etatik aurrera.

Herritarrek dantzarako aukera izango dute gaur gauean Sanagustin kulturgunean. Izan ere, hilero legez, areto dantzak egiteko aukera izango da kulturgunean, 23:00etatik aurrera. Besteak beste, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuekin dantza egin ahal izango dute bertaratzen direnek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide