Itsasiren dantza emanaldiarekin bukatuko da Azpeitia Dantzanen aurtengo edizioa

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 13a, 08:00

Itsasiko dantzariak emanaldi batean.

Igandean eskainiko dute taldeko dantzariek ikuskizuna, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Emanaldi horrekin bukatuko da Azpeitia Dantzan egitasmoaren aurtengo aldia.

Azken txanpara iritsi da Azpeitia Dantzanen aurtengo edizioa. Luis Beltza dantza solte eskolako, Sahatsa dantza taldeko eta Dantzaki dantza eskolako kideek eskainitako hiru emanaldien ostean, Itsasi dantza taldekoen txanda izango da asteburuan.

Igandean eskainiko du ikuskizuna dantzariek, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Emanaldia doakoa izango da, baina hara joan nahi duten herritarrek gonbidapena eskuratu beharko dute Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide