Azpeitian izan dira Espainiako Gorteetarako bozetarako EAJren Gipuzkoako hautagaiak

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 11a, 15:47

EAJren udal hautetsiak eta Espainiako Gorteetarako hautagaiak Azoka Plazan. (Gipuzkoako EAJ)

EAJren udal ordezkariekin batera kalean izan dira Maribel Vaquero eta Joseba Agirretxea Kongresurako hautagaiak eta Luke Uribe-Etxebarria, Mercedes Garmendia eta Rafael Uribarren Senaturako zerrendakideak.

Espainiako Gorteetarako bozen kanpaina martxan da, eta horren erakusle da EAJren Gipuzkoako hautagaiek gaur goizean Azpeitira egin duten bisita. EAJren udal ordezkariekin batera kalean izan dira Maribel Vaquero eta Joseba Agirretxea Kongresurako hautagaiak eta Luke Uribe-Etxebarria, Mercedes Garmendia eta Rafael Uribarren Senaturako zerrendakideak. Asteartea izanik, besteak beste, Azoka Plaza bisitatu dute jeltzaleek goiz partean.

EAJren Espainiako Gorteetarako Gipuzkoako hautagaiak Azpeitiko EAJren udal ordezkariekin. (Gipuzkoako EAJ)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide