Pello Bilbaok poza Issoiren, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa

Pello Bilbao (Bahrain Victorious) izan da eguneko protagonista nagusia Frantziako Tourrean. Vulcano eta Issoire lotu dituen etapa, aurtengo hamargarrena, irabazi du Gernikako txirrindulariak, eguneko ihesaldiari etekin bikaina aterata; gainera, sailkapen nagusiaren bosgarren tokira igo da. Uztarriaren Pourran, 25 taldetan ageri da Bilbao; txirrindulari aukeratuenen zerrendan hemezortzigarrena da, eta bigarrena euskal txirrindularien artean, Mikel Landaren atzetik (127 taldetan ageri da Landa).

Pourreko taldeen sailkapenaren buruan, Tourrekoan bezala, ez da aldaketarik egon: Juanamari Guapak jarraitzen du lehen postuan. Eta honela dago saridunen behin-behineko zerrenda.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide