Mendebaldeko Saharako hiru haurrek igaroko dute uda Azpeitian, Oporrak Bakean programari esker

Nerea Uranga 2023ko uzt. 12a, 11:22

Azkoitian, Azpeitian, Zestoan eta Zumaian uda igaroko duten haur sahararrak. (Darahli elkartea)

Astelehen goizean iritsi ziren haurrak Bilbora, eta dagoeneko beren udako etxeetan daude. Oporrak Bakean programaren bidez, Zumaiako Darahli elkarteek bideratu ditu haur sahararrak Azpeitian uda igaroko duten familietara.

Oporrak Bakean programari esker, astelehen goizean iritsi ziren Mendebaldeko Saharako haurrak Bilboko Loiu aireportura. Loiuko pilotalekuan gosaldu ondoren, harrera familiek hartu zituzten, eta dagoeneko beren udako etxeetan daude. Azpeitira 8 eta 9 urte arteko hiru haur etorri dira Zumaiako Darahli elkarteak bideratuta. Abuztuaren bukaera arteko egonaldia izango dute.

Darahli elkarteko Samuel Ruizek nabarmendu du, uda pasatzera Euskal Herrira etorriko diren haurrak desertuaren erdian kokatuta dagoen errefuxiatuen kanpamentuan dagoen "bero itogarritik salbu" egongo direla hilabetez. Horrez gain, medikura joango dira eta elikadura osasuntsuaz gozatzeko aukera izango dute.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide