Unai Marrerok 2027ra arte luzatu du Realarekin zuen kontratua

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 12a, 16:21

Jokin Aperribai Realeko presidentea eta Unai Marrero atezaina. (Reala)

Iaztik, 2026ra arteko kontratua zuen atezainak Realarekin, baina beste denboraldi baterako luzatu du hitzarmena. Azpeitiarra 2016an fitxatu zuen Realak, eta ordutik, hainbat partidatarako deialdian sartu badute ere, oraindik ez du Espainiako Lehen Mailan debuta egin.

Unai Marrero atezainak 2027ra arte luzatu du Realarekin duen kontratua. Talde txuri-urdinak eta futbolari azpeitiarrak akordioa erdietsi dute, eta klubak gaur eman du horren berri. Iaztik, 2026ra arteko kontratua zuen atezainak Realarekin, baina beste denboraldi baterako luzatu du hitzarmena.

Marrero 2016an fitxatu zuen Realak; Lagun Onakeko Ohorezko Kadeteen mailan jokatzen zuen orduan azpeitiarrak. 2020an Reala C taldean jokatu zuen, eta 2021ean egin zuen debuta Reala B taldearekin. Ordutik hainbat partidatarako deialdian sartu du Imanol Alguacil Realeko gizonen lehen taldeko entrenatzaileak, baina oraindik ez du Espainiako Lehen Mailan debuta egin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide