Espainiako Gorteetarako bozak direla eta, aurten larunbatez egingo dute saninazioen atariko Umeen Eguna. Uztailaren 22an izango da haurrei nahiz gaztetxoei zuzendutako eguna, eta askotariko ekitaldiak izango dira urtero legez.
Atzo zein asteartean eman zitekeen izena Haujijijai batzordeak prestatu duen Umeen Egun Arroxarako, eta gaztetxo nahiz guraso ugari bertaratu dira plazara azken bi egunotan, Marea Arroxaren kamiseta berria eskuratzeko eta izena emateko asmoz. Guztira, 260 haurrek eman dute izena.
Hilaren 22an 13:30ean elkartuko dira: HH4ko eta HH5eko haurrak plazako eskaileretan; LH1 eta LH2koak Done Jakue kaleko parkean; LH3ko eta LH4koak Frontoi Txikian; eta LH5eko eta LH6koak, berriz, Iturritxiki ludotekaren atarian. 17:30 aldean berriro ere gurasoekin elkartuko dira Umeen Egunean parte hartu duten lagunak, eguerdian juntadizoa egingo duten leku berberetan.