'Eromeriak' emanaldi bereziarekin girotu du Erdikalea Azkaiter Pelox musika taldeak

Maialen Etxaniz 2023ko uzt. 14a, 10:05

Orkatz eta Korrale tabernen atarira bertaratu ziren herritarrek Unai Azkarate bergararraren taldeak eskainitako Eromeriak emanaldi bereziaz gozatzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean. 

Eguraldiak eta ostegunetako kaleko saltsak lagunduta, giro ederra izan zen atzo arratsaldean Erdikalean, Azkaiter Pelox taldeak eskainitako kontzertuaren bueltan. Orkatz eta Korrale tabernen atarira bertaratu ziren herritarrek Unai Azkarate bergararraren taldeak eskainitako Eromeriak emanaldi bereziaz gozatzeko aukera izan zuten. 18:30ak aldera hasi zen emanaldia, eta adin guztietako herritarrak elkartu ziren Azkaiter Peloxen doinuak entzuteko. 

(Argazkiak: Koldo Eizmendi)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide