Sarandonga eta Dandelion garaile futbito txapelketako finaletan

Unax LarraƱaga 2023ko uzt. 15a, 10:30

Jende ugari bildu zen plazan atzo arratsaldean Gaztetxeak antolatutako futbito txapelketako finalen aitzakian. Kopako eta ligako finalak jokatu zituzten sailkatu ziren lau taldeek. Partiden ondoren parrilladaz gozatzeko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek.

Gaztetxearen XVIII. urteurreneko ospakizunei hasiera eman zieten atzo arratsaldean. Plazak futbol zelai itxura hartu zuen, eta futbito txapelketako kopako eta ligako finaletara sailkatu ziren lau taldeek urteko azken partidak gozatzeko aukera izan zuten.

Kopako finalean Dandelionek gain hartu zion Kortzo taldeari, eta 2-0 amaitu zen haien arteko neurketa. Ligako finalean, berriz, Sarandonga taldeak Senegaleko banderaren berde, hori eta gorri koloreekin estali zuen zelaia, eta partidan ere kolore bera nagusitu zen, erraz menderatu baitzuten Txanpai Fuola taldea. 6-1 izan zen partidaren emaitza.

Bertaratu zen herritar orok parrilladaz gozatzeko aukera izan zuen partidak amaitu ostean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide