Blai eginda eta giro onean amaitu dute baltsa jaitsiera

Unax LarraƱaga 2023ko uzt. 15a, 14:30

Gaztetxearen XVIII. urteurreneko ospakizunaren gaurko egitaraua hasteko egin dute ohikoa den baltsa jaitsiera. Festa giroan eta goitik beheraino bustita amaitu dute parte hartu duten gazteek.

Urtero legez, baltsa jaitsierarekin hasi dute Gaztetxearen urteurreneko larunbateko egitaraua, plazatik hasi eta Urola ibaian behera jarraituz. Festa giroan eta goitik beheraino bustita amaitu dute ekintzan parte hartu duten gazteek.

Festari helduz jarraituko dute eguna, egun osoko egitaraua antolatu baitute Gaztetxekoek. Bazkaria egingo dute Gaztetxean bertan, eta arratsaldean futbito txapelketaren sari banaketa eta karropoteoa egingo dituzte. Eguna amaitzeko Jipoituak, Igitaia eta Ostikoka taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango dute Gaztetxera gerturatzen direnek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide