Jendetza bildu da Gaztetxearen urteurreneko ospakizunean

Unax LarraƱaga 2023ko uzt. 16a, 13:11

Gaztetxean bertan egin zuten bazkaria, eta ondoren urteurreneko abestiaren proiekzioa eta futbito txapelketako nahiz baltsa jaitsierako sarien banaketa egin zuten. Arratsaldean karropoteoarekin jarraitu zuen festak Alde Zaharreko kaleetan zehar eta gau partean kontzertuekin amaitu zuten eguna.

Goizeko baltsa jaitsieraren ondoren, ehunka lagun elkartu ziren Gaztetxearen XVIII. urteurreneko bazkarian. Sabela bete ostean, futbito txapelketako nahiz baltsa jaitsierako sarien banaketa egin zuten.

Futbito txapelketari dagokionez, sari ugari banatu zituzten. Ligako eta kopako txapeldunak izan ziren saritu nagusiak, Sarandonga eta Dandelion taldeak, hain zuzen ere. Horiez gain, beste hainbat sari ere banatu zituzten. Talde negartienaren saria Sarandonga txapeldunari eman zioten, eta dezepzio handiena eman zuen taldearena, Txifor taldeari, besteak beste.

Arratsaldean karropoteoarekin jarraitu zuen festak Alde Zaharreko kaleetan zehar, eta gau partean Jipoituak, Igitaia eta Ostikoka taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izan zuten Gaztetxera gerturatu zirenek.

(Argazkiak: Maialen Etxaniz)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide