Aniztasuna eta kulturartekotasuna ospatu dituzte herritarrek

Unax LarraƱaga 2023ko uzt. 16a, 14:30

Askotariko kulturetako azpeitiarrek hizkuntza, musika, jakiak, arropak eta abar elkarbanatzeko aukera izan dute plazan. Boliviako, Paraguaiko, Peruko, Nikaraguako, Saharako, Venezuelako, Maliko, Senegalgo, Nigeriako, Pakistango, Hondurasko, Salvadorko, Ruandako eta Euskal Herriko herritarrek parte hartu dute ekitaldian.

Azpeitiko Udalak bigarren urtez jarraian antolatu duen Aniztasunaren Eguna ospatu dute plazan askotariko kulturetako herritarrek gaur goizean. Aurtengo edizioan Boliviako, Paraguaiko, Peruko, Nikaraguako, Saharako, Venezuelako, Maliko, Senegalgo, Nigeriako, Pakistango, Hondurasko, Salvadorko, Ruandako eta Euskal Herriko herritarrek hartu dute parte. Musika, jakiak, hizkuntza, arropak eta dantzak elkarbanatzeko aukera izan dute gerturatu diten herritarrek.

Egitasmoarekin azpeitiarren aniztasuna eta kulturartekotasuna sustatu nahi ditu udalak, eta festa baliatu dute herriko kulturak elkartrukatzeko. Gainera, herritarren artean elkarbizitza sustatzea ere bada helburua, baita horiek elkar ezagutzeko plaza eskaintzea ere. Azpeitiko Udalak azaldu duenez, "herritarren artean sareak eraikitzeko, elkarren berri izateko eta zurrumurruekin amaitzeko espazioak eraikitzen eta politikak egiten" jarraituko du udalak aurrerantzean ere, "jatorri desberdinetako pertsonek" osatzen dutelako Azpeitia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide