Poelsentzat Alpeetako bigarrena, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2023ko uzt. 16a, 18:18

Wout Poelsek (Bahrain Victorious) irabazi du Tourreko hamabosgarren etapa, Alpeetako bigarrena, Saint-Gervais Mont-Blanc gainean. Ihesaldi baten hondarrek eman dute gaur ere garaipena lasterketan; bien bitartean, sailkapen nagusiko bi nagusiak, Vingegaard eta Pogacar, pare-parean iritsi dira helmugara, gaur ez zeukaten gainsaririk jokoan, eta 10 segundoko aldeari eutsi dio danimarkarrak.

Biharko atseden egunaren ondoren, azken astean sartuta, asteartean aurtengo erlojupeko bakarra jokatu beharko dute txirrindulariek, eta hor argitu daitezke kontuak Tourraren buruan. Pourran astebete itxoin beharko, seguruenez. Bitartean, taldeen sailkapenaren buruan aldaketarik ez gaur, eta Juanamari Guapa taldeak jarraitzen du goian; honela dago, berriz, saridunen behin-behineko sailkapena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide