'Oinak erraietan' eta arin, Azpeitia Dantzan agurtzeko

Mailo Oiarzabal 2023ko uzt. 16a, 21:50

Itsasi dantza taldeak Euskal Herriko zazpi lurraldeetako dantzekin eta bere koreografien aukeraketa batekin osatutako ikuskizuna eskaini du arratsaldean Soreasun.

Itsasi euskal kultur elkarteko dantzariei egokitu zaie aurtengo Azpeitia Dantzan egitasmoaren laugarren eta azken emanaldia, eta Soreasuko oholtzan eskaini duten ikuskizunak gustura utzi ditu antzokian elkartutako ikusleak.

Oinak erraietan izeneko ikuskizuna eskaini du gaur Itsasik, eta urteetan zehar landutako hainbat koreografia, eta berriren bat ere bai, batu ditu dantza taldeak ikuskizuna osatzeko. Hasteko, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako dantzak eman dituzte Itsasikoek; tartean, ikusleek bereziki bero hartu duten Lekeitioko (Bizkaia) kaxarranka. Emanaldiaren bigarren zatian, berriz, Itsasikoek aurreko ikuskizunetarako prestatutako koreografia propioen hautaketaren txanda iritsi da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide