Azpeitiko Kriket Txapelketa jokatuko dute asteburuan

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 18a, 08:00

Kriket partida bateko irudia.

Larunbatean eta igandean izango dira partidak, Goenako zelaian. Lehen norgehiagokak 09:00etan jokatuko dituzte, eta 21:00etan bukatuko dute lehia.

Azpeitiko Kriket Txapelketa izango da asteburuan. Larunbatean eta igandean jokatuko dituzte kriket partidak Goenako zelaian, eta hainbat talde ariko dira lehian. 09:00etan hasita jokatuko dituzte lehen neurketak, eta 21:00etara arte izango dira norgehiagokak. Txapelketa dela eta, Goenako zelaiaren zati bat itxita egongo da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide