Oraindik ere gelditzen dira ostiralean Urrestillan izango den goi mailako pilota jaialdirako sarrerak

Aitziber Arzallus 2023ko uzt. 17a, 11:41

Urrestillako Txikuri pilotalekua. (Mailo Oiarzabal)

Ostiral iluntzean ekingo diote esku pilotako profesionalen 2023ko Caixabank Masters txapelketari Urrestillako Txikuri frontoian, eta jaialdirako sarrerak oraindik ere eskuragai daude Bixker erretegian. Urrestillako lehen jardunaldian, Peñak eta Rezustak Ezkurdiaren eta Mariezkurrenaren kontra jokatuko dute. 22:00etan hasiko da pilota jaialdia.

Ostiralean, hilak 21, goi mailako pilotariekin hitzordua izango dute pilotazaleek Urrestillako Txikuri pilotalekuan, Caixabank Masters torneoaren edizio berriaren lehen jardunaldia. 22:00etan hasiko da goi mailako pilota jaialdia, eta sarrerak oraindik eskuragai daude Urrestillako Bixker erretegian.

Sei bikote lehiatuko dira 2023ko Caixabank Mastersean: Elordi-Albisu, Ezkurdia-Mariezkurrena II.a, Peña II.a-Rezusta, Altuna III.a-Imaz, Jaka-Martija eta Larrazabal Zabaleta. Bost jardunaldiko sailkapen ligaxka batek, play-offek, finalaurrekoek eta finalak osatuko dute torneoa. Ostiralean, Peñak eta Rezustak Ezkurdiaren eta Mariezkurrenaren kontra jokatuko dute Urrestillan. Jaialdiaren partida nagusia izango da hori; baina aurrez, jaialdiko lehen neurketan, Jon Alberdik eta Iztuetak Julen Egigurenen eta Eskuzaren kontra jokatuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide