Santioak eta saninazioak 2023

Hasi dira festetako egitaraua banatzen

Erredakzioa

Ate joka dira santioak eta saninazioak, eta udalak eta herriko eragileek dagoeneko zehaztuta dituzte egun horietarako egitarauaren nondik norako guztiak. Hain zuzen ere, gaur bertan hasi dira programa etxez etxe banatzen. Uztailaren 21etik abuztuaren 2ra arte herrian izango diren jarduerak biltzen ditu liburuxkak.

Santioetarako astebeteren faltan, gaur hasi dira festetako egitaraua etxez etxe banatzen. Uztailaren 21etik abuztuaren 2ra artean herrian izango diren ekitaldiak eta jarduerak jaso dituzte liburuxkan, udalak eta herriko eragileek antolatutakoak. Ume, heldu zein zahar, denentzako moduko ekintzak izango dira aukeran; beraz, festarako gogoa duenak, ez du aitzakiarik izango.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide