Santioak eta saninazioak 2023

Gozatu nahi eran festez

Nagore Alkorta (Azpeitiko alkatea) 2023ko uzt. 21a, 16:00

Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea. (Azpeitiko Udala)

Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak festetako programarako idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Iritsi da uda eta badatoz festak. Umeen eguna, aniztasunaren eguna, santioak, eta, azkenik, saninazioak. Uztailean festak hartzen du Azpeitia, eta izaten da zer ikusia eta zer gozatua gurean. Haurrentzat, gazteentzat zein helduentzat prestatu dugu festa programa. Denon artean eta denontzat moduko egitaraua osatu dugu aurtengoan ere.

Nahi nuke garen horren isla izatea aurtengo festak ere: berdinzaleak, parte-hartzean oinarrituak, feministak, elkartasunean oinarrituak, euskara eta euskal kultura ardatz dituena, integratzaileak eta Azpeitiaren zein azpeitiarron aniztasuna azaleratzen dutenak. Sentitu gaitezela libre norbera dena adierazteko. Goza ditzagun festak libre eta seguru. Libre garena izanez, eta, seguru, ondokoak ere zainduz eta erasoen aurrean elkar babestuz. Azpeitian ere erasoek ez dutela lekurik gogor aldarrikatuz.

Festek herri baten onena erakusten dutela diote, eta gure herriko onena, dudaik gabe, eragileon parte hartzea da. Urte osoko egunerokoan zein festetan herria aberasteko lanean aritzen zarete. Zer egin, zer eskaini herriari pentsatzen aritzen zarete. Arduratik eta
errespetutik. Horregatik, beste behin egiten duzuen lana eskertu nahi dizuet. Hau guztia ezinezkoa litzateke zuen lanik gabe. Zuek zarete gure herriaren altxorra. Bakoitzak beretik, denontzat gozagarri diren ekintzak antolatzen dituzue.

Festak bizi, gozatu eta ulertzeko hamaika modu daude, eta Azpeitiko Udalak horixe nahi du, bakoitzak nahi eran festaz gozatzea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide