Ahots eta organo kontzertua izango da ostiralean Loiolako basilikan

Julene Frantzesena 2023ko uztailaren 19a

Atelier Lyrique de Nanterre abesbatzako kideak. (Utzitakoa)

Frantziako Atelier Lyrique de Nanterre abesbatzak eta Marc Meisel organista suitzarrak eskainiko dute kontzertua, 20:00etan. Doako emanaldia izango da.

Frantziako Atelier Lyrique de Nanterre abesbatzak eta Marc Meisel organista suitzarrak kontzertua eskainiko dute ostiralean, 20:00etan hasita, Loiolako Basilikan. Doako emanaldia izango da Franz Liszt-Via Crucis izenekoa. Saskia Salembier mezzo-soprano eta biolinista barrokoak zuzenduko du emanaldia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide