Santioak eta saninazioak 2023

Hondarrezko eskulturen tailerra eta judo erakustaldia, festen atarirako

Julene Frantzesena

Iazko judo erakustaldiko irudia.

Herritarrek bihar bertan hasi ahal izango dute jaietan murgiltzen. 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eskainiko du hondarrezko eskulturen tailerra Andoni Bastarrikak, plazan. 19:00etan, berriz, judo erakustaldia eskainiko dute Kodaoreko kideek, kioskoan.

Festak ate joka dira dagoeneko, eta egunotan hamaika ekitaldi izango dira herrian. Horren adibide dira udalak eta eragileek biharko prestatu dituzten bi ekintzak. Batetik, hondarrezko eskultura tailerra izango da; eta bestetik, judo erakustaldia. Herritarrek bihar bertan hasi ahal izango dute, beraz, jaietan murgiltzen.

Andoni Bastarrikak eskainiko du hareazko eskulturak egiteko tailerra bihar goizean nahiz arratsaldean, plazan. Nahi duten herritar guztiek izango dute saioetan parte hartzeko aukera, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Arratsaldean, 19:00etan hasita, berriz, judo erakustaldia eskainiko du Kodaore taldeko kideek, plazako kioskoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide