Santioak eta saninazioak 2023

Saninazioetako Patata Tortilla Txapelketako izen ematea, irekita

Unax LarraƱaga 2023ko uzt. 19a, 11:00

Abuztuaren 1ean, 16:30ean egingo dute txapelketa. 18 urtez beherako hiru eta sei kide bitarteko taldeak izango dira parte hartuko dutenak. Haujijijairen formularioaren bitartez eman daiteke izena.

Ohi den moduan, abuztuaren 1ean, San Inazio bigarrenez antolatzen duen Bakailao Txapelketaz gain, aurten aurreneko aldiz herriko gazteei zuzendutako Patata Tortilla Txapelketa egingo dutela iragarri du Haujijijai festa batzordeak. 16:30ean egingo dute txapelketa, Matxinada plazan.

Hiru eta sei kide bitarteko taldeek parte hartu ahal izango dute lehian, eta 18 urtez beherakoak izan beharko dute taldekide guztiek. Horrez gain, hamabost taldek soilik eman ahalko dute izena, formularioa beteta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide