Santioak eta saninazioak 2023

Saninazioetako zezenketen inguruko erakusketa zabaldu dute Betharram aretoan

Unax LarraƱaga

Erakusketa, Betharram aretoan. (Maialen Etxaniz)

Abuztuaren 2ra arte egongo da ikusgai erakusketa, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

Saninazioetako zezenketen inguruko argazkien erakusketa zabaldu du Azpeitiko Argazki Elkarteak. Elkarteko kideek aurreko urteetako zezenketetan ateratako dozenaka argazki daude ikusgai erakusketan.

Betharram aretoan izango dira ikusgai irudiak abuztuaren 2ra arte. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik aretoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide