Festak gainean dira, eta Betharram ikastetxeko jolastokian antzeman da hori. Azken egunotan buru-belarri lanean ari dira dozenaka lagun, ostiralerako prest izan nahi baitituzte barrakak. Ohi bezala, santioetarako batzuk zabalduko dituzte, eta datorren astean iritsiko dira besteak, saninazioetarako. Etzi irekiko dituzte eta hala egonngo dira abuztuaren 1era arte. Behin festak bukatuta, abuztuaren 2an dena jaso eta atzera libre utziko dute jolastokia.