Koldo Eizmendiren 'Kriston burrundaye' erakusketa, Sanagustinen ikusgai

Aitziber Arzallus 2023ko uzt. 19a, 18:32

Gustuko taldeen kontzertuetan ateratako 29 argazkik osatzen dute erakusketa. Gaurtik abuztuaren bukaerara arte egongo dira kulturguneko hormetan zintzilik.

Koldo Eizmendiren Kriston burrundaye erakusketa ikusgai da Sanagustin kulturgunean. Musika eta argazkigintza aspaldiko zaletasunak ditu azpeitiarrak, eta kamera soinean gustuko taldeen kontzertuetara joanda uztartzen ditu biak. Ez da Sanagustinen gisa horretako erakusketa bat jartzen duen lehendabiziko aldia; pandemia aurretik jarri zuen aurrenekoa, eta iazko uztailean bigarrena. Oraingoan 29 argazki zintzilikatu ditu kulturguneko hormetan, eta han izango dira abuztuaren bukaerara arte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide