Azpeitiko Udalak hainbat euskaratik hainbat hizkuntzatara itzuli du santioetako eta saninazioetako programa. Herrian euskara nagusi bada ere, beste hainbat hizkuntza ere erabiltzen dituzte herritarrek, eta iaz hasitako bideari segituz, herrian gehien hitz egiten diren erderetara itzuli dute jaietako argitalpena.
Gaztelaniaz, arabieraz, urduz, portugesez nahiz errumanieraz eskura daiteke jaietako programa honako lotura honetan. Gainera, egunotan herriko etxe guztietara banatu dute programa eta han ikus daitekeen QR kode baten bidez irakurri daiteke edukia hainbat hizkuntzatan.